Errenteriako Udal ludotekak Munduko Baratza proiektua garatzen ari dira. Abenduaren azkeneko astean zenbait ekintza egingo dituzte familientzat, abenduaren 26an,27an eta 28an. Doakoak diren tailer hauek 6-12 urte bitarteko haurrentzat, eta haien familientzat dira.
Ekintza guztiak Erdiguneko ludotekan izango dira, gaur, abenduak 26 hasita:
- Abenduaren 26: Gabonetako Gozogintza. 17:00etan
- Abenduaren 27: Mozorro makilajea. 17:00etan
- Abenduaren 28: Arropen eraldaketa (kustomizazioa), 17:00etan
Izena eman behar da helbide honetan: www.mundukobaratza.org