TAO txartela berritzeko eta iazko diru itzulketa eskatzeko epeak irekiko dituzte hilabete bukaeran

Mugikortasuna 2018-01-12 | 0

Urtarrilaren amaieran zabalduko dute epea TAO txartela berritzeko eskaerak egiteko. Epe laburrean, udalak informazioa emango du erreziboa helbideratzeko jarraitu beharreko prozedurari buruz, izan ere, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango urtero berritzea. Halaber, 2017ko diru itzulketa egiteko moduaren berri ere emango dute.

Urtearen amaieran TAO zerbitzua udalak hartu zuen bere gain, eta beharrezkoak diren aldaketa eta egokitzapenak egiten ari dira sistema berria martxan jartzeko. Egoiliar txartelen jabe diren herritarrek eta merkatariek beharrezkoa duten informazioa izan dezaten, datorren astean udalak bidalitako informazioa jasotzen hasiko dira, besteak beste, ondoko gaiak argitzeko:

  • 2017ko diru itzulketa nola egingo duten azaltzeko, izan ere, zerbitzua urte osokoa izanik, azken hilabeteetan ez zen eskaini.

  • Erreziboaren helbideratze prozedura zein izango den azaltzeko. 2018rako egoiliar txartelak ordaintzeko garaian %20ko jaitsiera onartuta dago. Zerbitzuaren publifikazioaren ondorio izan da jaitsiera.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 29tik otsailaren 16ra izango da, udaletxean. Ondoko ordutegia izango du: 08:00-14:00 astelehenetik ostiralera.

Zerbitzua otsailean zehar martxan jartzea da aurreikuspena; dena den, informazioa ematen jarraituko dute eta aldez aurretik jakinaraziko dute.

Txartelik ez, eta berritzeko izapiderik gabe

Bestalde, zerbitzua modernizatzeko eta, batez ere, erabiltzaileei gauzak errazteko asmotan, datozen egunetan, ekipamendu berria instalatzeari ekingo dio udalak. Gailu berriek hainbat abantaila dakartzate, tiketik edo egoiliar txartelik gabe funtzionatzea, besteak beste.

Horrek, gainera, ekarriko du helbideratzea egin eta gero egoiliar edo merkatari txartelak fisikoki berritu beharrik ez edukitzea. Helbideratzea egiten dutenen kasuan, Udalak ofizioz konprobatuko du eskatzaileak baimena edukitzeko baldintzak betetzen jarraitzen duen, eta hala den kasuetan automatikoki berrituko du. Hartara titularrak ez du zertan izapidea egin beharko.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna