Igeriketa lehiaketa dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxiko dute larunbat goizean

Igeriketa lehiaketak direla eta, datorren larunbatean, otsailaren 3an, Galtzarabordako udal kiroldegiko igerilekua itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13:00ak arte.
Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean, jaioberrientzat direnak izan ezik, ikastaro hauek orain arteko ordutegi eta lekuan ematen jarraituko baitira.
Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute.