Andeetara 1967an egindako espedizioaren diapositiba emanaldia Urdabururen egoitzan, ostegunean

Bihar, otsailaren 8an, arratsaldeko 20:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23) Juan Mari Feliuk duela 50 urte Andeetara eginiko espedizioaren diapositiba emanaldi bat emango du. Arrakasta izan zuen espediozioa izan zen, baita ondoren eduki izan zuen politika mailan izan zuen zalapartarengatik ere.
Honekin batera, espedizio honi inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izan da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara, eta bihar du azkeneko eguna.
Urdaburu Mendizale Elkartetik Juan Mari Feliuk aurkeztutako bi ekimenetara gonbidatu dituzte herritarrak, hala nola, argitaragabeko panelak duen erakusketa interesgarrira eta “1967ko Andeetarako Euskal Nafar espedizioa” emanaldira.
Espedizioak arrakasta handiz Peruko Andeetako igo gabeko 3 gailur igo zituen. Etxera itzulita kirol merituari dagokion domina jaso zuten, baina kendu egin zieten ikurrina bat eraman zutela jakin zenean. Sortutako zalapartaren ondorioz espedizio hartako 7 kide atxilotu zituzten, Pedrotxo Otegirekin batera, garai hartan Federazioko lehendakaria zena, honen ondorioz Euskal-Nafar Federazioko kide guztiek dimititu zuten.