Haurreskola publikoetan ate irekiak eta matrikulazioa

Uztargi eta Goialde haurreskola publikoetan 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 2tik 11a arte izango da zabalik eta izen ematea epe horretan egin ahal izango da. Aurretik, ateak zabalik izango dituzte bi hurreskolek instalazioak eta bertako hezitzaile eta langileak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat; hain zuzen ere, apirilaren 24an Uztargik eta Goialdek biek egun berean, 16:30etik 18:00etara.

2017an eta aurten jaio diren 334 haurren etxeetara bidali du eskuorria Udalak, gurasoek Uztargi eta Goialde haurreskolen eskaintza zuzenean ezagutu dezaten. Udalak nabarmendu nahi du Uztargi zein Goialde zerbitzu publikoak direla, euskaldunak eta kalitate ona bermatzen dutenak, eta haiek ezagutzera gonbidatu nahi ditu 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoak.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur dituzte gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan, berriz, hamahiru. Uztargin zein Goialden bi hezitzaile daude etengabe haurrekin, eta hezitzaile horiek dira haurrei jaten eman eta haurrak lotarazten dituztenak

Goialde haurreskolan 2 gela daude, eta etxeko giroa, familiartekoa, bermatzen da. Gurasoek, gainera, ez dute haurra haurreskolara eramateko presaka ibili behar, aparkatzeko arazorik ez dagoelako. Hezitzaileek formakuntza jasotzen dute etengabe, eta haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen da.

Uztargik 5 gela handi eta belarguneak ditu. Sukaldaria bertan dute eguneroko haurren bazkaria prestatzeko, eta janari ekologikoa eskaintzen dute bertan.

Ordutegia bietan bera da, 07:30etik 17:00etara.

Eskuorria deskargatu