Errenteriako gaztelekuetan AZALEAN sexu aholkularitza zerbitzua aurkeztuko dute

Otsailean Errenteriako Udalak habian jarri zuen AZALEAN Sexu Aholkularitza. Sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate, zalantza nahi kezka asetzeko zerbitzua 14 urtetik gorako errenteriarrei zuzenduta dago.

Ostiral honetan, ekainak 1, 17:30etatik aurrera, Errenteriako Gabierrota edo Beraungo gaztelekura 13 eta 17 urte bitarteko gazteak gerturatu daitezke eta bertan informazio zabala jasotzeaz gain, zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Hala ere, beste momentu batean zalantzak argitzera nahi dituen pertsonak erosoen gertatzen zaion aukera hauta dezake: telefonoa, online edo aurrez-aurre. Arreta zuzena hautatuz gero, bakarrik edo taldean etor daiteke. AZALEAN Sexu Aholkularitza Udal Zerbitzu honetan sexologian profesionalak diren pertsonek laguntza eta aholkularitza eskainiko dute konfidentzialtasuna bermatuz eta inongo kostu ekonomikorik gabe.

Arreta Zuzena: Osteguna 18:00-20:00 bitarte.

Merkatuzar. Pablo Iglesias 3, Errenteria.

Telefonoa: 943449640

Edozein unetan: azalean@errenteria.eus edo gazteria.errenteria.eus/azalean