Erdiguneko Auzo Batzarra ostegunean izango da

ADN | Auzoetako batzarrak | Erdigunea 2018-06-19 | 0

Ostegunean, hilak 21, Erdigunean egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia, eta Ion Collar, kultura zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Pixkanaka auzo guztietan egiten ari dira Auzo Batzarrak. Orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan, Agustinetan, Olibeten, Alabergan, Lartzabalen eta Pontikan burutu dira, eta datozen asteetan gainontzekoetan egingo dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna