Jantziaren Zentroko erakusketa berriak XX. mende hasierako donostiar udaldietara hurbilduko gaitu

Kultura 2018-07-05 | 0

Donostiako udaldiak (1900-1910)’ erakusketa ikusgai dago Kapitain Etxean. Bertan bi eszena irudikatu dituzte, bata, Kontxako hondartzarena; bestea, Boulevardeko kafetegi batetako terraza.

Hondartzaren eszenan mende hasierako hainbat pertsonai ikus daitezke: iñudea, bainuzaina, bainu-hartzailea eta burgesak. Atzealdea XX. mende hasierako Donostiako badiaren 3 x 4.50 metroko argazki bat da. Bertan Espainiako errege familiak bainurako erabiltzen zuen hondartzako aldagela ikus daiteke, garai hartan Donostia baitzen haien opor leku.

Pareko eszenan, aldiz, Donostiako Boulevarreko kafetegi bat irudikatu dute bi momentu ezberdinetan: arratsadez eta gauez.

Ordutegia

‘Donostiako udaldiak (1900-1910)’ erakusketa doan ikus daiteke abuztuaren amaiera arte. Ordutegia honako hau izango da: larunbatetan, 11.00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Madalenetan ordutegi berezia izango du Jantziaren Zentroak. Uztailaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara; uztailaren 22an, 12:00etatik 14:00etara, eta uztailaren 23, 24 eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara.

No comments yet.

Utzi erantzuna