Oarso 2018 aldizkaria, jada eskuragai

Oarso 2018 aldizkaria aurkeztu dute gaur, bigarren aroko 53. zenbakia. Bertan ohiko gaiak jorratu dira: oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten kontsiderazio berezia izan dutenak, besteak beste.

Errenteriako alkaterak, Julen Mendozak, adierazi du Oarsok herriko bizitza eta bizipenak jasotzen dituela, eta kanpoko edonor, aldizkaria irakurtzean, gai izango dela bertako errealitatea ezagutzeko.

Aurtengo zenbakiak 54 egileren 61 artikulu ditu, 323 orrialdetan banatuta.

700 ale daude salgai, 7,13 eurotan, eta iraila bukaera arte egongo da erosteko aukera honako puntu hauetan:

  • Beraun: Aita Donosti taberna
  • Erdigunea: Bitxi-kolore, Etxenike loteria, Hostoak, Josemi kioskoa, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Morrongilleta estankoa, Txusti II denda, Xenpelar kioskoa, Xenpelar kulturdenda, Zumardiko kioskoa.
  • Fanderia: Marian liburudenda
  • Gabierrota: Peña taberna
  • Iztieta: Razquin estankoa, Urtzi kioskoa
  • Olibet: Rojas liburudenda

Udaletxean ere erosi ahal izango da, kreditu txartelaren bitartez ordainduz, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan urte osoan zehar.

Zenbaki guztiak, web orrian eskuragai

Oarso zein Bilduma aldizkarietako ale guztiak, baita dagoeneko egiten ez den Rentería aldizkariarenak ere, Udalaren web orrian aurki daitezke. Aurtengo zenbakia ere bertan deskargatu ahal izango da uztailaren 9tik aurrera.