Gaueko autobus zerbitzu berezia egongo da Madalenetan

Madalenak direla eta, hainbat aldaketa egongo dira autobus zerbitzuetan, bai hiri barrukoetan eta bai hiri artekoetan (geltoki aldaketak eta gaueko autobusak).

Geltoki aldaketak

HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Alameda eta Gabierrota.

HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 de lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 05:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte.

Beraz, Alameda, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

Gaueko zerbitzuak

AUZOETARA AUTOBUS ZERBITZUA

Morez agertzen diren eremuetan geltokiak hitzartu daitezke gidariekin.

Aurten auzotarako gaueko autobusak puntu gehiagotara helduko dira eta hitzartutako tarteko geltokiak ere izango dira.
Ondorengo mapa honetan ikus daiteke egingo diren ibilbideak eta morez markatuta dauden eremuetan gidariarekin geltokiak hitzartzeko aukera egongo da.

Geltokiak eta ordutegiak:

HIRI ARTEKO GAUEKO LINEAK

Irudia: Lurraldebus