Madalenetako barraketarako prezio herrikoiak adostu dituzte Udalak eta Ferialarien Elkargoak

Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak, aurten ere, hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko, tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko.

Hau horrela, haurren bidaiak 2,00 euroko prezioa izango dute eta helduen kasuan, 2,50 eurokoa.

Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte: uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara eta uztailaren 26an egun osoan, bidaia, euro baten truke erosiko ahalko da.

Hitzarmenak bestelako gai teknikoak, ingurugiroari dagozkionak, genero ikuspegiaren ingurukoak, soinuen kontrola… ere lantzen ditu.

Ludoteka eta dutxa zerbitzuak

Ferialarien eta salmenta ibiltaria egiten dutenen 4 urtetik gorako seme-alabentzako, halaber, ludoteka zerbitzua eskainiko du Udalak. Merkatuzarren izango da, uztailaren 22tik 25era, 17:00etatik 19:00etara.

Bestalde, dutxa zerbitzua ere izango da eurentzat, 9:00etatik 12:00etara, Galtzarabordako kiroldegian, uztailaren 20tik 25era. Uztailaren 23an, Niessen Kulturgunean ere izango da horretarako aukera.