2018-19 ikasturteko euskaltegietako matrikulazio kanpaina, zabalik

Dagoeneko zabalik dago Errenteriako euskaltegietan izena emateko epea. Udal Euskaltegian irailaren 22a arte egongo da irekita eta Xenpelar AEK euskaltegian irailaren 28a arte.

Errenteriako euskaltegietan zure beharrei egokitutako aukera zabala duzu: hasierako pausuak eman nahi dituenarentzat, ikasle aurreratuarentzat, ahozkoari edo idatzizkoari arreta gehiago jarri nahi dionarentzat, kalerako nahi duenarentzat eta Hizkuntz Eskakizunen bat edo EGA atera nahi duenarentzat… guztiek dute aukera hemengo euskaltegietan.

Ordutegi zein erritmoak oso malguak dira: goizez, arratsaldez, egunean bi orduz, hiru orduz, astean bi egunetan… hamaika aukera daude.

Bestalde, Udalak  %50etik hasi eta %100era arteko diru-laguntzak ematen ditu euskara ikasteko. Galdetu zure euskaltegian zein diren baldintzak.

Aurten, gainera, EUSKARALDIA dugu azaroaren 23tik abenduaren 3ra -11 EGUN EUSKARAZ-, euskaltegiek protagonismo berezia hartuko dute eta zu ere hor partaide izatea nahi dugu.

Errenteriako euskaltegiak:

Euskaltegia

Helbidea

Telefonoa

E-posta

Xenpelar AEK Biteri kalea, 30 Errenteria

943 340 233

orereta@aek.eus

Errenteriako Udal Euskaltegia Migel Zabaleta kalea, 14 Errenteria

943 449 680

euskaltegi@errenteria.eus