Fanderiako Agustina Otaola Pilotalekua ezin izango da erabili urriaren 1etik 19ra eraberritzeko lanak direla-eta

Fanderiako udal pilotalekuko zorua eraberritzeko lanak hasiko dira astelehenean. Hori dela eta, urriaren 1etik 19ra ezin izango da kirol instalazio hau erabili.

Agustina Otaola, Raketista Profesionala Fanderiako udal pilotalekua 2004an inauguratu zen. 2011n kondentsazioaren ondoriozko hezetasunak antzematen hasi ziren frontisaren aldean, eta eraikina aireztatzeko sisteman jardunda konpondu ziren partzialki. Hala eta guztiz ere, 2014an hezetasun handiak antzeman ziren kantxako joko eremuan. Arazoa sortzen zen airearen hezetasun erlatiboa handia zenean eta denbora pasa ahala arazoa areagotu egin da, denboraldiaren denbora gehienean instalazioa erabiltzea galarazteraino, kirolarien segurtasunari eragiten baitzion.

Pilotalekuko kantxaren zoruaren ezaugarriak kontuan izanda, eta zoruan ateratzen diren hezetasunak kentzen direla bermatzeko, egungo zoruaren gainean aire kameraz aireztatuko den oinarri bat instalatuko da, plastikozko piezaz osatua, eta horien gainean hormigoizko geruza bat isuriko da. Modu horretan lortzen da oinarri hori fisikoki lursailetik banatuta egotea.

Lan horiek gauzatzeko aurrekontua 107.000 euro izatea dago aurreikusita (BEZ barne).