Xenpelar Etxeak Joseba Leizeagaren kartelen erakusketa hartuko du astelehenetik aurrera

Kultura 2018-11-02 | 0

Datorren astelehenean, azaroaren 5ean, Joseba Leizeaga Arriaga diseinatzaileak, berriki, Errenteriako Udalari dohaintzan emandako kartelak jasotzen dituen erakusketa zabalduko da Xenpelar Etxean. ‘Lan isil bat’ izenburupean, Leizeagak 1985 eta 2015 urteen artean sortutako lanak izango dira ikusgai bertan.

Inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan izango da eta bertan, egileak berak bere lan egiteko moduaren eboluzioa eta prozesua azalduko die bertaratzen direnei.

Erakusketa azaroaren 17ra arte izango da zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

No comments yet.

Utzi erantzuna