‘Zure proiektua interneten: betebehar legalak eta berrikuntzak’ doako formazio saioa eskainiko dute bihar

KoopFabrikak doako saio irekiak antolatu ditu bihar hasi eta urte bukaera arte programaren berri izan eta formazio espezifikoak jaso nahi dituztenentzako.

Zure proiektua interneten: betebehar legalak eta berrikuntzak, izango da biharko saioa, Reina Aretoan, Ion Turrillas abokatuarekin.

Bertan interneten presentzia izateko proiektuek bete beharreko baldintza legalak, erantzukizunak eta eraginak landuko dira: Datu Babeserako marko legala, berrikuntzak etab.

Enpresa txiki eta ertain, elkarte, erakunde nahiz langile autonomo askorentzako gaurkotasun handiko gaia, beraz.

Saioa 10:00etatik 13:00etara izango da eta izen ematea hemen egin daiteke: