Gabon jasangarriak ospatzeko ideiak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Merkataritza | Solidarioa 2018-12-03 | 0

Gabonak laster dira hemen eta dakigun bezala, kontsumo ohitura hainbat ditugu aldi honetan urteko gainontzekoekin alderatuta altuagoak izaten direnak. Esaterako, oparietan, Gabonetako apainduretan edo toki batetik besterako lekualdaketetan eragin kaltegarri hainbat dituzten ohiturak dira. Inpaktu negatibo horiek alor desberdinetan ematen dira: ingurugiroan nahiz giza eskubideen urraketetan. hain juxtu, Errenteriako Udalak Giza Eskubideen aurtengo IV. edizio honetan ehungintzaren alorrean lan baldintzetan ematen diren urraketak ekarri nahi izan ditugu gogora. Horregatik, Gabonak nahiz urtean zehar hainbat kontsumo arduratsu eta bide alternatiboak praktikan jartzeko ideia eta hainbat eskaintza eskaintzen da ondorengo informazioan.

Neurtu zenbat janari erosi: Askotan, gehiegizko janaria erosten da, faltatuko den beldurrarekin. Dena den, beti gelditzen da soberan janaria eta zaborretara botatzen dugu. Horregatik, garrantzitsua da aurretik pentsatzea zein izango den menua eta hondatzen ez diren elikagaiak erostea.

Gabonetako apaindura propioak sortu: Haurrak badituzu, beharbada ikastetxean egindako apaindurak ekarriko dituzte, Gabonetan etxea apaintzeko modukoak. Gainera, etxean dagoen arropa zaharrarekin, Gabonetako bolak edo girlandak egitea ere badago.

Opariak zuk zeuk sortzea: Opari bat egiteko garaian, aukera ugarien artean, opari berri eta bakarrak sor ditzakegu guk geuk ditugun materialak erabili eta birmoldatuta.

Garraio publikoa erabiltzea: Errenterian bertan mugitzeko nahiz inguruko herrietara hurbiltzeko tren (Renfe), topo (Euskotren) eta autobus zerbitzua dago. Bizikleta erabiltzera ere animatu nahi zaitugu.

Berrerabili daitezkeen poltsak: Errenteriako liburutegiak ehunezko poltsak eskaintzen ditu esaterako Udal Liburutegian bazkide txartela egiten duzunean eta lehen liburua maileguan hartzen duzunean. Hau aukera ona izan daiteke, behin eta berriro erabili daitezkeelako, zailagoa delako haustea eta ez diolako ingurumenari kalte egiten, plastikozko poltsek egiten duten moduan. Gainera, gaur egun, dendetako plastikozko poltsak erosi egin behar dira, ez baitituzte doan ematen, beraz, poltsa hauen bidez, diru mordoa aurrezteaz gain, ingurugiroari laguntzen zaio aldi berean.

– Arropa erostea: Lehen eskuko arropen salmentaz gain, Errenterian badaude non bigarren eskuko arropa saltzen duten hainbat denda:

– Ema├║s
Donostia Kalea 19, Errenteria.

– Koopera
Alfonso XI Kalea, 5, Errenteria. Gipuzkoa

-Keka
Erdiko kalea 17, Errenteria.

Hortaz, ekintza ugari egin daitezke kontsumo ohitura arduratsuak izateko. Alegia, gure kontsumoak sortzen dituen eraginak kalte nabarmenak eragin ez ditzan inguru hurbilean nahiz urrunean.

No comments yet.

Utzi erantzuna