Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala, igandean Errenterian emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Berdintasuna | eUdala 2018-12-05 | 0

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du:

1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aurreko igandean, abenduak 2; Errenterian gertatu den erasoa.

2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta, zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. Halaber, erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta laguntza agertzen dizkio.

3.- Era berean, Udalak gertakari horien aurrean, aho batez adierazi nahi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera argia. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta lanean jarraituko dugu erakunde, elkarte eta herritarrok, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

4.- Errenteriako Udalak beharrezko baliabide guztiak jartzen ditu erasotua izandako emakumearen eskura.

5.-Udalak bat egiten du eraso hori gaitzesteko Mugimendu Feministak Errenterian, gaur arratsaldeko 19:30ean, deitu duen kontzentrazioarekin eta parte hartzera animatu nahi du gure gizarte guztia.

Errenteria, 2018ko abenduaren 5ean

No comments yet.

Utzi erantzuna