Adela García López-ek 100 urte bete ditu

Adela García López Errenteriako bizilagunak 100 urte bete ditu igande honetan.

Adela García López 1924ko maiatzaren 19an jaio zen Deustun (Bilbo). Hiru anai-arrebetatik zaharrena da, eta, horregatik, etxean laguntzea suertatu zitzaion.

Bere aitak Compañía Nacional de Oxigeno konpainian lan egiten zuen, eta 1950ean familiarekin Errenteriara etorri zen biziztera. Adela gurasoen etxean bizi izan zen, haiek zaintzen eta ahal zuen guztian laguntzen.

Oso pertsona alaia eta atsegina izan da beti, eta asko gustatzen zaio dantzatzea eta abestea. Gaztetan, Zumardian dantzatzera ateratzen zen askotan, eta beti izan da ona kakorratza eta puntua egiten.