Aste honetan izango dira Herri Arte Eskolako ikasturte bukaerako emanaldiak

Badator uda eta Herri Arte Eskolak emanaldi ziklo bat antolatu du ikasturteari amaiera emateko. Hauek izango dira egun hauetan egongo diren ikuskizunak:

Ekainak 17, astelehena:

17:30ean eta 18:15ean Piano entzunaldiak, Herri Arte Eskolako 1. solairuko entsegu gelan (111)

19:00tan Antzerkia: haurrak/gazteak, Niessen Kulturguneko auditorioan

19:00tan Haize instrumentuen entzunaldia, Herri Arte Eskolako 2. solairuko entsegu gelan (253)

Ekainak 18, asteartea:

17:30ean Hari instrumentuen emanaldia, Herri Arte Eskolako 2. solairuko entsegu gelan (253)

18:00tan Perkusio taldea eta Jazz Konbo taldeak, Herri Arte Eskolako 1. solairuko entsegu gelan (111)

18:30ean Lekuona Fabrikako plaza berdean Hitzaren eremuaren emanaldia (haurrak)

19:00tan Lekuona Fabrikan dantza diziplina guztien emanaldia

19:30ean Donostiako eta Errenteriako helduen elkartruke-emanaldia, Niessen Kulturguneko auditorioan

Ekainak 19, asteazkena:

18:00tan Lekuona Fabrikan dantza diziplina guztien emanaldia

18:30ean Lekuona Fabrikako plaza berdean Hitzaren eremuaren emanaldia (gazteak eta helduak)

19:30ean Trikitixa-Pandero entzunaldia, Herri Arte Eskolako 1. solairuko entsegu gelan (111)

20:00tan Antzerkia: Helduak, Herri Arte Eskolako 2. solairuko entsegu gelan (253)

Ekainak 20, osteguna:

16:00-20:00 Antzerki elkartrukea, Herri Arte Eskolako 2. solairuko entsegu gelan (253)

18:00tan Ganbera taldea eta Banda Txikia, Niessen Kulturguneko auditorioan

19:30ean Pop Rock taldea eta Ganbera taldea, Niessen Kulturguneko auditorioan

Ekainak 21, ostirala:

19:00tan Lekuona Fabrikan Orkestra-Ikasleen Banda eta Atlantikaldiako taldea+Dantza