Errenteriako III. Energia Astea

2019ko Europako Energia Iraunkorraren astearekin bat eginez, ekainaren 15etik 20ra Errenteriako III. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. 2020 urterako errenteriarrok 2007an baino %20,16 CO2 gas isuri gutxiago isurtzeko helburua jarria dugu, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren baitan. Beraz, erronka horren aurrean, pasuak emateko interesgarriak izango diren jarduerak antolatu ditugu.

Egitaraua

Antolatu ditugun jardueren egitaraua honakoa da:

Ekainak 15

Energia azoka Zumardian

  • Energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren erakusketa, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik. 10:00etatik 14:00ra.
  • Watt Erronka. Herriko kirol elkarte ezberdinen artean (infantil eta kadete mailak). 12:00etan.
  • Etorkizuneko Ibilgailuen erakusketa, 10:00etatik 14:00ra.

Ekainak 17

ERAGINKORTASUN HANDIKO BIRGAITZEA: ZURE ETXERAKO BALIAGARRIA, DIRUA AURREZTEKO ETA OSASUNA IRABAZTEKO. ARGITU TAILERRA

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatuta

Reina Aretoa 18:00tan.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat gema@izadi21.eus helbidera edo deitu 628 532 248 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 17:00etara), ekainak 13 baino lehen.

Ekainak 18

ETXEAN ENERGIA AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE! ARGITU TAILERRA.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatuta

Reina Aretoa 18:00tan.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat gema@izadi21.eus helbidera edo deitu 628 532 248 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 17:00etara), ekainak 14 baino lehen.

Ekainak 19

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK. AHALDUNTZE ENERGETIKOA: BAKANAKO EDO PARTEKATUTAKO AUTO HORNIDURA, PARTE HARTZEA OINARRI.

Reina Aretoa 18:00tan.

Ekainak 20

TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK BULTZATZEA”. JARDUNALDIA GOIZEZ ADMINISTRAZIOARENTZAT ETA ENPRESENTZAT.

Reina Aretoa,11:00-14:00.

Ekainak 20

TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK BULTZATZEA”. JARDUNALDIA ARRATSALDEZ HERRITARRENTZAT.

Reina Aretoa,18:00-20:00.

Jarduerak

Ekainak 15

Energia azoka, Watt Erronka eta etorkizuneko ibilgailuen erakusketa. Zumardian 10:00etatik 14:00ra.

Energia Azoka

Usurbilgo Lanbide Eskolaren partetik Energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren azoka. SUMINISTROS GABYL enpresak ere parte hartuko du, horrela, lehen eskutik, plaka fotovoltaikoen bidezko autokontsumo instalazio bat jartzeko laguntza teknikoa jasotzeko aukera izango dugu.

Kaleko erakusketa hauen helburu nagusia eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien inguruan sentsibilizatzea, informatzea eta aholkatzea da, kalean bertan gizarteko edozein pertsonaren eskura jarriz baliabideak.

Erakusketa hauetan pertsonek sistema eta instalakuntza ezberdinak lehen pertsonan ikus ditzakete eta horien inguruko azalpenak jaso gaian adituak diren irakasle teknikoen eskutik. Honez gain, gai hauen inguruan sortutako zalantza partikularrak ere argitu ditzakete.

Pertsonek informazio zabala dute eskura. Geotermia, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa eta biomasa galdara sistemak aurkeztuko dira. Etxeko argiteriaren inguruan ere informazioa eskaintzen da, merkatuan dauden teknologia ezberdinak azalduz, baita aukeraketan kontuan izan beharreko irizpide batzuk ere. Azkenik, erakusketara gerturatzen diren pertsonek Usurbilgo Lanbide Eskola %100 elektrikoa den kotxea ikusi eta gidatzeko aukera ere izaten dute.

Jarraian, beste urtetako azoken argazkiak eta bideoa ikusi ditzakezue.

Etorkizuneko Ibilgailuen erakusketa, Zumardian 10:00etatik 14:00ra.

Etorkizuneko Ibilgailuen (elektriko eta hibrido) erakusketa, 5 marka ezberdinetako 11 ibilgailu inguru. Jarraian, ikusi ahal izango diren ibilgailuak zehazten dira. Bestalde, erakusketa egiten duten enpresei edozein zalantza edo galdera egiteko aukera izango da.

HYUNDAI:  IONIQ HEV.

HYUNDAI KONA ELÉCTRICO EV.

KIA ELÉCTRICO

TOYOTA CH-R

TOYOTA COROLLA

Aipatu behar da baita ere hainbat ibilgailu gidatzeko aukera izango dela, horretarako, gidabaimena erakustea bakarrik eskatuko da.

Hauek dira gidatu ahal izango diren ibilgailuak:

FORD MONDEO HÍBRIDO

FIAT DUCATO GLP

KIA HÍBRIDO

HYUNDAI:  IONIQ HÍBRIDO ENCHUFABLE PHEV.

TOYOTA COROLLA

NISSAN LEAF (de la escuela profesional de Usurbil)

Watt Erronka. 12:00etan Zumardian

Bi ergometrokin Touring K.E. Oiarso S.K.T, Ereintza Eskubaloia, Club Atlético Renteria eta Hibaikako infantil eta kadete mailako neska mutilek energia gehiago nork ekoiztu erronka egingo dute, 2400 metroko serieak eginez.

Ekainak 17

ERAGINKORTASUN HANDIKO BIRGAITZEA: ZURE ETXERAKO BALIAGARRIA, DIRUA AURREZTEKO ETA OSASUNA IRABAZTEKO. ARGITU TAILERRA

Reina Aretoa 18:00tan.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat gema@izadi21.eus helbidera edo deitu 628 532 248 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 17:00etara), ekainak 13 baino lehen.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, etxe bat birgaitzerako garaian izan beharreko ezaguera eta irizpideak modu erraz eta ulergarrian azaltzeko tailerra antolatu da doako saio hau.

Etxebizitza bat eraberritzeko garaian energia eraginkortasuna kontuan hartzen bada, etxe horretarko biztanleen bizi-kalitatea hobetuko da arrazoi hauengatik:

1.- Energia kontsumoa gutxituko da:isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.

2.- Bertan bizi direnek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira, kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Guzti hau lortzeko etxe bat birgaitzerako garaian izan beharreko ezaguera eta irizpideak modu erraz eta ulergarrian azalduko dira tailer honetan.

IRAUPENA: ordu 1

Ekainak 18

ETXEAN ENERGIA AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE! ARGITU TAILERRA.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatuta

Reina Aretoa 18:00tan.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat gema@izadi21.eus helbidera edo deitu 628 532 248 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 17:00etara), ekainak 14 baino lehen.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argituko programaren markoan, gure etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe, energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko doako saioak antolatu dira.

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbilla bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

IRAUPENA: ordu 1

Ekainak 19

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK. AHALDUNTZE ENERGETIKOA: BAKANAKO EDO PARTEKATUTAKO AUTO HORNIDURA, PARTE HARTZEA OINARRI.

Reina Aretoa 18:00tan.

Goienerrekin eta Energia Gara-rekin elkarlanean, ahalduntze energetikoa aztertuko da:

– RD 244/2019 dekretuaren azterketa: Argindarraren autohornikuntzari bultzada eguzki instalazio fotovoltaikoen bidez.

– Trantsizio energetikoan aktiboki parte hartzeko formulak.

Ekainak 20

TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK BULTZATZEA”. JARDUNALDIA GOIZEZ ADMINISTRAZIOARENTZAT ETA ENPRESENTZAT

Reina Aretoa, 11:00-14:00. Xenpelar kalea 3, Behea, 20.100 Errenteria

2019ko martxoan, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Tokiko Energia Komunitateak bultzatzeko bitartekoa garatzeko gida argitaratu zuen.

Energia trantsizioak, herritar, tokiko enpresa eta administrazioen inplikazioa handitzea eskatzen du, tokiko energia proiektuak garatu ahal izateko. Proiektu hauek tokiko eremuan etekin sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak sortzen dituzte, horrela, ekintzen onarpena handitu egiten da.

Komunitate energetikoa sortzeko jarraitu beharreko bidean aholkuak emateko IDAEK lan ildo berri bat abiatu du.

Energia Komunitateek gizartean sor dezaketen interesa kontuan hartuta, “TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK BULTZATZEA” jardunaldia antolatu du Errenteriako Udalak. Gidaliburua egin dutenak izango dira hizlari, eta IDAEko Eskariaren Gestioa eta Berriztagarriak Sarean Integratzeko departamentuko buru den Luis García jauna ere geurean izango ditugu. Beraz, gai hori sakonki aztertzeko aukera izango dugu.

Bestalde, interesgarritzat jotzen dugu Irabazi asmorik gabeko tokiko kooperatibismotik sustatutako proiektuak ezagutzea, Energia Gara eta Goienerren eskutik.

Jardunaldi hau administrazio publikoari zuzendua dago (udal eta mankomunitateko teknikariei), bai eta enpresei ere, egun berdinean, arratsaldez, herritarrei zuzendutako jardunaldia ere burutuko da.

EGITARAUA

11h00-11h05. Jardunaldiaren aurkezpena. ERRENTERIAKO UDALA

11h05-11h35. Aiguasol: Àlex Ivancik aurkeztua. Oinarrizko kontzeptuak eta nazioarteko adibideak.

11h35-12h10 IDAE: Aurkezlea: Luis García. Energia Komunitateak estatu espainiarrean.

12h10-12h50 Aiguasol: Oriol Gavaldàk aurkeztua. Kataluniako herrietako kasuetara hurbilketa.

12h50-13h30. GOIENER: Xabier Loyarte/ENERGIA GARA: Txetxu Ezkurra. Irabazi asmorik gabeko kooperatibismotik sustatutako proiektuak eta formulak

13h30. Work Lunch

14h00 Ondorioak eta saioaren amaiera.

Jardunaldira etorri nahi izanez gero, helbide honetara idaztea eskatzen dizugu: ingurumena@errenteria.eus. Jardunaldia doakoa izango da.

TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK BULTZATZEA. JARDUNALDIA ARRATSALDEZ HERRITARRENTZAT

Reina Aretoa,18:00-20:00.

2019ko martxoan, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Tokiko Energia Komunitateak bultzatzeko bitartekoa garatzeko gida argitaratu zuen.

Energia trantsizioak, herritar, tokiko enpresa eta administrazioen inplikazioa handitzea eskatzen du, tokiko energia proiektuak garatu ahal izateko. Proiektu hauek tokiko eremuan etekin sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak sortzen dituzte, horrela, ekintzen onarpena handitu egiten da.

Komunitate energetikoa sortzeko jarraitu beharreko bidean aholkuak emateko IDAEK lan ildo berri bat abiatu du.

Energia Komunitateek gizartean sor dezaketen interesa kontuan hartuta, “TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEAK BULTZATZEA” jardunaldia antolatu du Errenteriako Udalak. Gidaliburua egin dutenak izango dira hizlari, Beraz, gai hori sakonki aztertzeko aukera izango dugu.

Bestalde, interesgarritzat jotzen dugu Irabazi asmorik gabeko tokiko kooperatibismotik sustatutako proiektuak ezagutzea, Energia Gara eta Goienerren eskutik.

Jardunaldi hau herritarrei zuzendua dago.

EGITARAUA

18h00-18h05 Jardunaldiaren aurkezpena. ERRENTERIAKO UDALA

18h05-18h35 Aiguasol: Àlex Ivancik aurkeztua. Oinarrizko kontzeptuak eta nazioarteko adibideak.

18h35-19h05 Societat Orgànica: Aurkezlea Fabián López. La Borda bizilagun komunitateko proiektua, Etxebizitza Alternatiboen komunitate Ereduko Eraikina.

19h05-19h45 GOIENER: Xabier Loyarte/ENERGIA GARA: Txetxu Ezkurra. Irabazi asmorik gabeko kooperatibismotik sustatutako proiektuak eta formulak

19h45-20h00 Eztabaida, parte-hartzea, eta saioaren amaieran Pintxoak