Dejabu antzerki taldeak “Azken Portua” haurrentzako ikuskizuna Errenterian eskainiko du

Kultura 2012-03-26 | 0

Dejabu antzerki konpainia arrakastatsuak “Azken Portua” izeneko ikuskizuna eskainiko du Martxoaren 30ean, ostirala, Errenteria Hiria Kulturgunean. Konpainia honek orain dela hilabete bat ‘Gure bide galduak’ lanarekin Donostia Antzerki saria irabazi zuen.

‘Azken Portua’ lau urtetik gorako haurrentzat zuzendutako “panpin laborategia” da. Emanaldia euskaraz izango da eta 50 minutuko iraupena edukiko du.

Sinopsia:

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea de ez dutela barkurik ikusi itsasozabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, eta Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak biziko ditugu ikuskizun honetan.

Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da. Errenteria Hiria Kulturgunearen ordutegiak sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko (ekitaldiaren astean) lehiatilak astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenetan 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.

No comments yet.

Utzi erantzuna