Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketaren egoerari helduko dio

Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketaren egoerari helduko dio asteazkenean, irailak 5, 19:00tan Madalen kaleko Xenpelar Etxean burutuko duen bileran. Modu berean, Errenteriako hondakinen inguruko prozesu publiko eta parte hartzailearen egutegiaz hitz egingo da.

Kontseilua iragan den ekainaren 6an Portu zen mota anitzetako 23 elkarteen parte hartzearekin (ekologistak, mankomunitateak, auzo elkarteak, alderdi politikoak…). Bere helburua hiritargoaren parte hartzeari bideak irekitzea da.

Hona asteazkeneko bileran mahaigaineratuko den gai ordena:

Gai ordena

 1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena

2.- Ingurumeneko eta Mendietako Udal Departamentuaren eskumenen inguruko informea

3.- Errenteriako hondakinen kudeaketaren egoerari buruzko txostenaren aurkezpena eta eztabaida

4.- Hondakinen inguruko prozesu publiko eta parte hartzailearen egutegia

5.- Eskaerak eta galderak.