Stretching eskolak dohainik hartzeko aukera eskaintzen dute udal kirol zerbitzuek

Kirola 2012-10-26 | 0

Urriaren 29an eta 31n eta azaroaren 5ean eta 7an, udal kirol instalazioetako abonatuak Galtzarabordako Kiroldegian Strectching-eko eskola batera joan ahal izango dira, 20:15etik aurrera. Saio horiek Serviocio SL-ek antolatu ditu eta Udal Kirol Patronatuaren laguntza dute.

Horrez gain, azaroaren 9an, 20:15ean, Strectching-eko beste eskola osagarri bat nahi duten guztientzat emango dute, hau da, abonatuentzat nahiz abonatu ez direnentzat. Izena eman behar dute urriaren 29tik aurrera, Fanderiako eta Galtzarabordako harrera-lekuetan.

Strectching-a luzatze-ariketetan oinarritutako kirol jarduera da, eta entrenamenduetarako osagarri ezin hobea da, lesioak saihesten eta gure egoera fisikoa hobetzen lagunduko baidu.

Informazio gehiago Fanderiako eta Galtzarabordako kirol instalazioetako harreretan. Telefonoak: 943.44.96.90 (Galtzaraborda) eta 943.34.44.23 (Fanderia).

No comments yet.

Utzi erantzuna