Gaur Hondakinen Batzordearen bilera

Agustinak2

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen  Batzordeak lanean jarraitzen du Errenterian hondakinen arazoari, herritar guztien artean, irtenbidea bilatzeko. Horretarako, aldir-aldiro antolatzen diren bileretara gonbidatzen ditu prozesu honetan parte hartzeko interesa duten herritarrak. Hain zuzen ere, gaur astearterako, Hondakinen Batzordeak bilera deitu du:

Noiz: 2013ko martxoaren 12an, 19:00etan (2 ordu gehienez)

Non: Merkatuzarreko gela balioanitzean

Parte-hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko aitor@izadi21.net helbidera, edo deitu 943492215 telefonora zuzen zaitezkete.

Animatu eta parte hartu!