“Terapiak” ikuskizunaren aurre estreinaldia

Kultura | Udal komunikabidea 2013-03-14 | 0

VaivenVaiven konpainiak “Terapiak” antzezlanaren aurre estreinaldia eskainiko du datorren igandean, martxoaren 17, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.

Eromenezkoa den eta alde guztietatik zaurgarritasuna darion komedia da “Terapiak”. Pertsonaia bakoitza oreka emozionala aurkitzen saiatzen da bere hauskortasunetik, eta baita ere ingurukoekin loturak sortzen hain mendeko ez izateko, baina bidean estropezu egiten dute baldarki.

Beren sexu-identitatearen bila dabiltza, beren alter ego afektiboaren bila; gurpil zoroetatik irteten saiatzen dira, eta terapia burugabeetara eta terapeuta erotu eta eskrupulurik gabeengana jotzen dute babes bila.

 

Aldez aurreko salmenta:

Ostegun eta ostiralean: 18:00 – 20:00

Emanaldiaren egunean, igandean: saioa hasi baino ordubete lehenago

No comments yet.

Utzi erantzuna