Errenteriako Udala “Planetaren ordua 2013” ekimenarekin bat

10990eu

Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egiten du, hain zuzen ere duela zazpi urtetik hona nazioarte mailan egiten ari den ekimenarekin. Mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da.

Iaz, 2012an, 150 herrialdetako 7.000 hirik itzali zituzten monumentu nagusi eta eraikin esanguratsuenetako argiak, era horretan mezu garbi bat igorriz: keinu sinbolikoek aldaketa handiak ekar ditzakete, urte osoan zehar konpromiso globala lortzen badugu.

Aurten, ekimenaren antolatzaileek erronka berri bat planteatu dute eta Udalak bere gain hartu du: komunitate global interkonektatua sortuko dugu bizileku dugun mundua aldatzeko noraino irits gaitezkeen frogatzeko. Honakoa da erronka: pertsona, enpresa, erakunde eta ikastetxe guztiok energia erabiltzeko garaian eragingorrago eta autosufizienteago izatearen aldeko apustua egin eta energia garbiak erabiltzea sustatu dezagun, era horretan lortzeko planetaren CO2ren emisio mailak murriztea.

Errenteriako Udalak Udaletxeko argiak itzaliko ditu eta gure herriko herritar guztiak gonbidatzen zaituzte norabide bereko keinua egin dezazuen. Horretaz gain, sare sozialak erabiltzea eskatzen dizue kanpainaren berri ahalik eta gehien zabaltzeko. Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta ozenago entzungo da gure ahotsa.

Ordu majiko baten inspirazioak balio dezala etorkizun iraunkor bat eraikitzeko.

Martxoaren 23an (larunbata), 20:30etik 21:30era itzali ezazu argia. Pertsona guztiak gara irtenbidearen zati.