Arrandegi eta harategietako erosketetan hondakinak gutxiagotzeko kanpaina

hondakinakKutxa Ekoguneak (Kutxa gizarte ekintza) eta Errenteriako Udalak arrandegi eta harategietan erosketak egindakoan hondakinak murrizteko kanpaina abiatuko dute datozen hilabeteotan Oarsoaldean.

Hori dela eta, arrandegi eta harategietako jabeak gonbidatu nahi dituzte bihar, maiatzaren 7an, arratsaldeko 15:30ean Xenpelar Etxean egingo den bilera informatiboan parte hartzera.

Asmoa da, horrelako dendetan paperaren eta plastikozko poltsen ordez, berrerabili daitezkeen ontziak erabiltzea, dendarentzako onuragarria izateaz gain, ingurumena eta osasun publikoarentzat ere hala izan dadin.