Hondakinak murrizteko kanpaina harategi eta arrandegietan

ontziratu zaitez

Errenteriako Udalak eta Kutxa-Ekoguneak “Ontziratu zaitez” izeneko kanpaina berezia sustatu nahi dute Errenterian, Oarsoaldeko gainerako herriekin batera harategi eta arraindegietan hondakin gutxiago sortzeko.

Ekimenaren asmoa herritarren artean Tupper moduko plastikozko ontzi berrerabilgarriak banatzea da erosketak egiterakoan erabil ditzaten. Horretarako, arduradunen hitzetan, “nahitaezkoa da establezimendu horietako arduradunen parte hartzea eta  horregatik bisita pertsonalizatuak egingo dira aste honetan bertan herriko harategi eta arraindegi guztietara kanpaina azaltzeko eta haien parte-hartzea sustatzeko”.