Terry Lee Hale kantari estatubatuarra Errenterian izango da datorren ostegunean

Terry Lee HaleyOarsomusikak antolatuta, abeslariak kontzertua eskainiko du Errenteria Hiria Kulturguneko Entsegu Gelan, urriaren 3an, iluntzeko 21:00etan.

Texasen jaioa, Terry Lee Hale laurogeigarren hamarkadako Soundgarden, Skin Yard edo Walkabouts bezalako talde mitiko askoren hasierako kantari gisa aritu zen. Gerora ordea, Europan aurkitu zuen bere musikari ibilbidea garatzeko aukera.

Orain, Glitterhouse Records disketxearekin kaleratu du The Long Draw diska kaleratu du, “iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen dituen diska”.

Osteguneko emanaldian Arrate Arozena kantari errenteriarrak ere hartuko du parte eta sarrerak 5 euroko prezioa du.