Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbata arratsaldean

 

Galtzarabordako kiroldegiaIgeriketa-lehiaketak direla-eta, datorren larunbatean, hilak 23, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da eguerdiko 14:30etik aurrera.

Horregatik, Kirol Patronatutik, bazkide eta gainontzeko erabiltzaileei gogorarazi nahi diete Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dutela egun osoan.

Galtzarabordako gainontzeko instalazioa irekita egongo da, hala ere, ohiko ordutegian.