“Topoak” geldialdia egin du Xenpelar Etxean

Postal del Topo AAFG 72

Pasaiako Antxotarrok Historia Mintegia elkarteak, “Topoa”ren mendeurrena ospatzeko, erakusketa bat prestatu du Xenpelar Etxean, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era zabalik egongo dena abenduaren 14ra arte.

Erakusketan 300 argazki daude ikusgai eta baita Topoaren historia kontatzen duten hainbat objektu ere. Antolatzaileen hitzetan, “argazkiek une hunkigarriak ekarriko dizkizuote gogora bisitariari, “trenak beren balkoitxoekin, argizuloak, kartoizko txartelak, mugimendu zakarrak…