Emakumezkoen 4 kirol talde espontsorizatuko ditu Berdintasunerako Kontseiluak

Esponsorizatutako taldeakAtzo, hilak 12, eman zuten jakitera: 2013-14 denboraldian Hibaikako emakumezkoen senior taldea, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartearen emakumezkoen infantil-kadete taldea, Ereintza Eskubaloi emakumezkoen senior taldea eta Club Atletico Renteria (CAR) emakumezkoen senior taldea espontsorizatuko ditu Errenteriako Berdintasunera arloak Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin. Guztira, 56 emakume kirolariri eragingo die babesletzak.

Ekimen hau lotuta dago Errenteriako Berdintasun Planak kirolaren eremurako jasotzen dituen helburuekin, eta bereziki eragin nahi du antolatutako kirolean emakumeen presentzia eta parte-hartzea areagotzeko eta emakumeek egindako kirolaren berri eman eta ikustarazteko helburuekin.

Espontsorizazioaren bidez hainbat alderdi babestu nahi dituztela adierazi dute Berdintasunerako Kontseilutik: Berdintasunerako Kontseiluarekin lotutako irudia eskainiko diete taldeei, kirol-talde horien elkarteek dituzten giza-baliabideen zein baliabide materialen erabilera parekidea eta komunikabideei lotutako sustapena bermatu.Gainera diru-laguntza jasoko du talde bakoitzak. Ereintza eskubaloi emakumeen senior taldeak 2.000 euro jasoko du, Hibaikako emakumeen senior taldeak 1.366 euro, Club Atletico Renteria (CAR) emakumezkoen senior taldeak 1.659 euro eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko emakumeen infantil-kadete taldeak 975 euro.

Garrantzitsua taldeentzat

Berdintasunerako Kontseilutik jakitera eman dutenez, gainera, iazko balorazioak erakutsi du “espontsorizazioak kirol-taldeentzat oso eragin positiboa” izan duela.

Hibaikak, adibidez, espontsorizazioa trainerila bat erosteko erabili du eta bere markak hobetu ditu. Hala nola, espontsorizazioa balio izan die beste talde batzuei beste modu batean antolatu ezin izango zuten txapelketak antolatzeko. Hau Club Deportivo de Besibol y Sofbol Rentoks de Errenteriari gertatu zaio, Emakumezkoen Sofboleko 1º Berdintasunerako Kontseilua Txapelketa antolatu duelarik. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak, aldiz, espontsorizazioa erabili du ekipamendua hobetzeko eta lehiaketetara joateko bidaien zati bat ordaintzeko.