Gabon doinuak eramango ditu txistulari bandak erdialdera igandean

txistuUdal Txistulari Bandak, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, erdialdeko kaleetan barrena eskainiko du bere ohiko diana, igandean, urtarrilak 5, goizeko 09:00tik aurrera. Ibilbidean, Jose Ignazio Ansorenaren Erregeak datoz eta Gabon doinuak gabon-kantak joko dituzte.