Literatur saioak Mikelazulon

mikelaUrteari hasiera emateko, Mikelazulo kultur elkarteak bi literatur saio antolatu ditu Literatura Eskolarekin batera.

Lehendabizikoa datorren ostegunean, hilak 16, izango da eta bertan Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz liburuan oinarritutako poesia errezitaldia eskainiko du. 19:00etan hasiko da Mikelazulon bertan.

Bigarrena Literatura Eskolaren saioa izango da eta bertan Markos Zapiainek Ramon Saizarbitoria eta iragana izeneko mintzaldia eskainiko du. Hilaren 18an izango da hori, 10:00etatik 14:00etara.

Parte-hartzea irekia izango da eta egunean bertan egin daitekeen arren, beharrezkoa izango da izena ematea. Mikelazulotik adierazi dutenez, gainera, “sinbolikoki saio bakoitzeko 10 euro ordaintzen dira edo 20 euro hilero egingo dituzten saioekin osatuko ikasturteagatik”.