Ostadar-Langaitz taldeko arku-tiratzaileek Euskadiko txapelketa irabazi dute

Endika Garcia, Josu illarramendi eta Iñigo Machiok osatutako Ostadar-Langaitz taldeak 2014ko Euskadiko Arku-Tiro Txapelketan lehenengo postua eskuratu du.

Garrantzia berezia duen lorpena da eurena; izan ere, Ilarramendik hamabost urte ditu eta Garciak hamahiru. Kadete eta haurren mailatan aritzen diren arren, hurrenez hurren, maila absolutuan lortu dute garaipena Machiorekin batera.

Errenteriarrek, orain arteko txapeldunak ziren Abanto eta Zierbenako Gezaleria taldearen kontra jokatu zuten finala, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian.