Joseba Tapia eta Lorea Intxaurrandieta kantuan ariko dira Kulturgunean

Joseba Tapia

Ostiralean, hilak 14, eta gaueko 21:30etatik aurrera, Joseba Tapia zuzenean ariko da Errenteriako Kulturgunean (Niessen).

Tapiak Tximela kapitainaren izarrak diskoa aurkeztuko du bertan, Luis Rezola Tximelak 1937an Duesoko kartzelan  idatzitako egunerokoan oinarrituriko lana.

Errenterian bizi den Lorea Intxaurrandieta kantautoreak zabalduko du kontzertua.

Sarrerak 5 euroan eros daitezke dagoeneko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan:  asteazkenean 11:00etatik 13:00etara, ostegunean 18:30etik 20:30era, eta ostiralean bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago.