Udal kirol instalazioetan ere inauteriak ospatuko dituzte

Inauteriak kiroldegietanGaltzaraborda eta Fanderiako udal instalazioetan inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 27 eta 28an. Mozorrotuta bertaratzen diren haur ikastarogile guztiek opari txiki bat izango dute zain harreran. Argazkia ere egingo diete harreran, ondoren, mozorro originalena aukeratu ahal izateko. Egun horietan, gainera, igeriketa ikastaroetan jolasak egingo dituzte parte-hartzaile guztientzat.

Helduek, berriz, eskola tematikoak izango dituzte eta aukera izango dute kirol arropa eskuratzeko txartel baten zozketan parte hartzeko. Bihar, hilak 27, “Fitball Batukada” eskola berezia egingo dute 14:30ean eta etzi, 19:00etan. Parte-hartzaileei makilak eramatea gogorarazi nahi diete antolatzaileek.

Argibide gehiago Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943 449600) edo Fanderiakoan (943 344423) emango dizkiete interesdunei.