Bihar egingo dute martxoko Ohiko Osoko Bilkura

udaletxea-225x300

Bihar, hilak 25, asteartea, 18:30ean, izango da martxoko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura eta ondorengoa izango du gai zerrenda:

1. Udalbatzak 2013ko abenduaren 19an eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (164 zk.tik 256 zk.ra). Zinegotzi ordezkarienak (271 zk.tik 405 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.

3. Proposamena: 2014-2017 Ekonomia-Finantza planaren irizpena onartzea.

4. Proposamena: “Etxez etxeko udal laguntza zerbitzua indartzeko zerbitzua” kontratatzea.

5. Proposamena: “Errenteriako kale garbiketa eta hiri-hondakin solidoak jaso eta garraiatzeko zerbitzua” adjudikatzea.

6. Euskararekin zerikusia duten jarduera eta programak burutzeko diru-laguntza emateko deialdia eta oinarriak arautzen dituen ordenantzaren laugarren aldaketaren onespen proposamena.

7. Errenteriako Udaleko talde sozialistak aurkeztutako mozioa, udalerriko trenbide-pasagunea kentzeari buruzkoa.

8. Oarsoaldea eskualdeko “Pikoketa” Errepublikaren aldeko Elkarteak aurkeztutako eta Errenteriako Ezkerrak sinatutako mozioa, Errenteria “III. Errepublikaren aldeko udalen sarea”n txertatzea eta datorren apirilaren 14an bandera errepublikanoa jartzea eskatzekoa.

9. BILDU eta Errenteriako Ezkerra taldeek aurkeztutako adierazpen instituzionala, Errenteriako Udalean Espainiako bandera jartzeko betebeharrari buruzkoa.

10. EAJ/PNV taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala, Errenteriako Udalean Espainiako bandera jartzeko betebeharrari buruzkoa.

11. Galde-eskariak