“Extreme Circuit” saioa, tabakismoaren aurka

EXTREME CIRCUITMaiatzaren 25etik 31ra “Kerik Gabeko Astea” burutuko da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatutako ekimena, tabakoaren kontsumoa gutxitzeko asmoz. Errenteriako Udal Kirol Patronatuak ere bat egin nahi izan du kausa honekin eta Serviocio enpresarekin batera, “Extreme Circuit” saioa egingo du maiatzaren 30ean 10:30ean Fanderiako igerilekuaren kanpoko zelaian. Saioa, horrela banatuko da:

1.- Beroketa orokorra

2.- Bi Wood Cross Trainning, zortzinako bi taldetan banatuta, belar artifizialean

3.- Oztopo zirkuitua

4.- Wood Cross Trainning aldaketa

5.- Oztopo zirkuitua berriro egitea

6.- Luzamenduak eta desberotzea

Jarduera hau Udal Kirol Patronatuaren harpidedunentzat doakoa da eta 10 euro harpidetu gabekoentzat. Izen-ematea maiatzaren 28ra arte dago irekita harpidetuta daudenentzat, eta, data horretatik aurrera, harpidetuta ez daudenei irekiko zaie. Argibide gehiago nahi izanez gero, Galtzaraborda (943 44 96 90) eta Fanderiako (943 34 44 23) harreretara jo daiteke.

Patronatuak nabarmendu duenez, garrantzitsua da tabakoaren aurkako borrokan “osasun-esparrutik harago joan, eta ahalik eta gizarte-eragile eta herritar gehienen parte-hartzea” lortzea.