Zabalik dago haurrentzako udarako kirol ekintzetan izena emateko epea

kiroldegia
Artxiboko irudia.

UDA’2015 haurrentzat ekintzak antolatu ditu Udal Kirol Patronatuak eta aurreko urteetan bezala, diruz lagundutako hainbat jarduera prestatu ditu 3 urtetik gorako haurrentzat.

  • Fanderian: Igeriketa, Multijarduera, Zumba Kids eta Padel Kids.

  • Galtzarabordan: Kirol Campusa, Kirol Udalekuak, Zumba Kids, Igeriketa, Patinak eta Tenisa.

Horrez gain, denboraldi honetan bi jarduera konbinatu ere proposatzen dituzte. Alde batetik, “Kirol Campusa” antolatu da; bertan, futbola izango da jarduera nagusia baina horrekin batera eskulan eta aisialdiko ur jarduerez gozatzeko aukera izango dute jarduera horretan izena ematen duten haurrek. Bigarren jarduera konbinatua “Kirol Udalekuak” izango dira. Kasu honetan, ikastarogileek kirol hastapenerako jarduerak eta joko tradizionalak izango dituzte programatuta, eta, Kirol Campusean bezala, eskulan eta aisialdiko ur jardueren inguruko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Kirol Campusa zein Kirol Udalekuak 10,00etatik 13,00etara egingo dira.

Izena emateko epea dagoeneko hasi da eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera adjudikatuko dira. Igeriketa ikastaroetan parte hartzeko derrigorrezkoa da proba bat egitea, maila zehaztu ahal izateko. Proba hori Udal kirol instalazioetako edozeinetan egin daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako Igerilekuetako Harrerara (943-34.44.23) edo Galtzarabordako Kiroldegiko Harrerara joan daiteke (943-44.96.90). Saren webgune honetan aurkitzen da informazioa: http://kirolak.errenteria.net/es/html/

Errenteriako kirol eskaintzari buruz ez ezik, eskualdeko gainerako udaletan egingo dituzte kirol jardueren gaineko informazioa ere lortu ahal izango da aipatutako bi harrera horietan, eta baita Oarsoaldeko eskaintza bateratuaren inguruko argibideak ere. Eskaintza bateratu hori honakoek osatzen dute: piraguismoa (San Pedroko Kalparratik eta Pasai Donibanetik irteerak egongo dira), arrauna, bela, urpekari ikastaroak, Skatea, eta BTTa.