Udako kirol eskaintza, udal kirol instalazioen baitan

Uda honetarako udal kirol instalazioetan helduentzat antolatu diren kirol jardueren zerrenda prest dute. Pasa den urtean egin zen moduan, kuota bakar bat ordainduta aukera izango da Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Kirolkide Uda 2015” izenarekin programatu diren jarduera guztietan parte hartzeko.

Horiek horrela, hainbat jarduera programatu dituzte astelehenetik ostegunera, 45 minutuko saiotan banatuta. Jarduerak uztailaren 1ean (asteazkena) hasiko dira eta uztailaren 17an bukatuko dira. Kuota bakar batekin, 22,50 eurotik aurrera (BEZ barne), 24 orduz baino gehiago klase ugarietara joan daiteke mugarik gabe, hala nola Pilates, Ciclo Indoor, Body Pump, GAP, Shaban eta Body Combat.

Izena emateko gutxieneko adina 16 urte dira. Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzaraborda (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harreretara jo eta Udal Kirol Patronatuaren web orrian.

Galtzarabordako kiroldegia