“Basoko ipuin ttipiak” txotxongilo ikuskizunaren emanaldia igandean

Igande honetan, hilak 12, El Tenderete konpainiaren “Basoko ipuin ttipiak” txotxongilo obraz gozatzeko aukera izango dute 12:00etan Xabier Olaskoaga plazara gerturatzen direnek. Bi istorio ezberdin kontatuko dituzte emankizunean. Horietako batek, Zapa eta Zapo untxikumeen arteko liskarra izango du ardatz. Bigarren istorioak, aldiz, “Ondo Ibili” aitite eta basoko ogro eta Bidezketako Zuhaitza izango ditu protagonista.

Euskaraz izango da eskainiko duten emanaldia eta hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

basoko ipuin ttipiak