Beraunen jazotako gertaeren inguruan

ErrenteriaAsteburuan Beraunen jazotako gertaera deitoragarrien aurrean Errenteriako Udalak doluminik eta elkartasunik zinezkoena adierazi nahi die zendutako  haurraren familia eta lagunei.

Zentzu honetan, Udala sendiarekin harremanetan jarri dela adierazi nahi dugu, momentu latz hauetan hurbiltasuna eta mina adierazteko, eta jakinaren gainean jartzeko, behar izanez gero, Udalaren zerbitzuak beraien esku geratzen direla.