Dantza Hirian igandean helduko da Errenteriara

dantza hirianIrailaren 19tik 29ra bitarte Dantza Hirian jaialdiaren 10.edizioa Euskal Herriko 9 hiritan barrena ibiliko da. Donostiatik Baionara arteko ibilbidea egingo du. Eta igandean, hilak 27, Errenterian egingo du geldialdia. Jaialdia doakoa da eta gaur egungo dantza eta arkitektura lotzen ditu.

Igandean 17:00etatik 19:00 bitarte luzatuko dira ikuskizunak Errenteriako txoko ezberdinetan. Eta adin guztietarako pertsonek gozatu ahal izango dute emankizunez.

Era berean, jaialdiaren baitan, jarduera parapeloak ere egingo dituzte. Esaterako, hilaren 25ean haurrentzako programazioa antolatu dute. 18:30ean Matxalen Bilbaok “Gear” ikuskizuna eskainitu du. Hasiera batean, Irene K konpainiaren ikuskizuna aurreikusita zegoen, baina arazo batzuk medio, bertan behera geratu da.

Irailak 27, igandea, egitaraua:

  • 17:00etan, Xabier Olaskoaga plazan: Dantza eta marrazki tailerra, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
  • 18:00etan, Xabier Olaskoaga plazan: “Hazte un #caminoacieloabierto” ekimena
  • 18:30ean, Xabier Olaskoaga plazan: Daniel Abreuk (Tenerife), “Vertebral” ikuskizuna. Dantzaren Sari Nazionala 2014
  • 18:45ean, Lehendakari Agirre plazan: Lasala konpainiak (Donostia) “Lauesku” ikuskizuna
  • 19:00etan, Zumardian: Francisco Córdovak (Mexico/Barcelona) “Postskriptum” ikuskizuna

Informazio gehiagorako: dantzahirian.com