San Tomas batzordearen lehen bilera ostiralean egingo dute

San_TomasOraindik bi hilabete falta dira San Tomas azoka ospatzeko. Halere, azoka prestatuko duen batzordea lanean hasi da dagoeneko, eta ostiralean, urriaren 16an, azoka antolatzen hasteko lehen bilera egingo dute 19:00etan Merkatuzarren. Iaz parte hartu zuten elkarte guztiei, zein aurten bertan egon nahi duten guztiei azaltzeko deia luzatu diete.

Txistorra postuak

Bestalde, batzordeko kideek jakinarazi dute txistorra postuak jartzeko eskaera egiteko epea urriaren 19an ireki eta 30ean amaituko dela. Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, Erregistroan edo Kulturgunean (Alfontso XI.aren kalea) jaso daitekeen eredua erabiliz. Eskaera horrekin batera jarri nahi den postuaren krokisa aurkeztu beharko da, eta neurri eta ezaugarriak adierazi behar dira. Batzordetik gogorarazi dute postua jartzen dutenek antolaketan parte hartu behar dutela, eta beraz, bilerara bertaratu beharko dutela.