Larunbatean “Open day” eguna Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan

Open_dayFanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako bazkide direnei baita ez direnei ere doako hiru saio ezberdin jasotzeko aukera emango die “Open day” egunak larunbatean, urriaren 17an. Gainera, bi kiroldegi horietan doan sartu ahal izango da, beraz, igerilekuak, gimnasioak eta padel eta squash pistak nahi duenarentzat eskuragarri izango dira.

Udal Kirol Patronatuak antolaturiko hiru saioak Galtzarabordako kiroldegian egingo dira. Sarrera doan izango bada ere, lekuak mugatuak dira, eta egunean bertan agertzerakoan eskuratuko dira plazak. Ziklo saioa izango da 10:15ean, Sh’bam saioa, gaur egungo musika erabiltzen duen koreografia errazetan oinarritutako saio aerobikoa, berriz 11:ooetan; eta 11:45ean, Body Combat saioa, borroka arteetako tekniketan oinarritutako mugimenduak erabiltzen dituen saio kardiobaskularra.

Era berean, “Open day” egunean, salbuespen gisa eta egun horretan solik, kirol instalazioetan alta ematen duten pertsonen matrikula 10€koa izango da. Eta hori familia matrikularako zein norbanako matrikularako baliagarria izango da. Kirolkidek aukera aprobetxatzeko deia luzatu die errenteriar guztiei.