Larunbarean “Etxekoak dantzara!” familiei zuzendutako dantza tailerra izango da

Imagen1Datorren larunbatean, azaroaren 14an, Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, OarsoIrriak egitasmoarekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Niessen Kulturgunean (dantza gelan). Goizeko 10:30ean hasi eta 12:00ak arte luzatuko den ekintza izango da. Amaia Navascues dantzaria irakasle lanetan arituko da.

Tailerra lau urtetik gorako haurrentzako izango dela eta gutxienez heldu batek lagunduta gerturatu beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Arropa erosoa eramateko gomendio luzatu dute. Tailerra doan izango bada ere, aurrez izen eman beharko da dantza@kukai.eus helbidera e-maila bidaliz.