Ekitaldia egingo dute larunbatean Lampedusa mosaikoaren aurrean

Lampedusa mosaikoa Agirre Lehendakariaren plazan
Lampedusa mosaikoa Agirre Lehendakariaren plazan

Mikelazulo Elkarteak herriko eragile, elkarteetako ordezkari eta norbanakoen babesarekin antolatu du ekitaldia. Aste honetan zehar ospatzen ari diren XXI.Herrien Astearen baitan egingo den ekintzetako bat izango da. Azaroaren 21ean (larunbata) 19:00etan Lehendakari Agirre plazan dagoen Lampedusa mosaikoaren aurrean jarri dute zita.

Mosaikoa “herriko oihu solidarioaren monumentu” bihurtu nahi dute, “gerrari aurre egiteko, harresiak desegiteko eta harremanak eraikitzeko gure borondate eta erabakimenaren lekukoa”. Herritar orori dei egin diote ekitaldian parte hartzera.

Deitzaileak