Errenteriako Gurutze Gorriak elkartasun maratoian bildutako dirua jaso du

Gurutze_gorri_txekea
Txasko, Fernandez eta Pikabea

Gabonetan Gurutze Gorriaren aldeko elkartasun maratoia ospatu zen Galtzarabordako kiroldegian. Eta bertan bildutako diru kopuruaren txekea entregatu zioten astelehenean  Jon Txasko Errenteriako zinegotziak eta Errenteriako kirol instalazioen jardueren koordinatzaile Joseba Pikabeak Jose Antonio Fernandez Errenteriako Gurutze Gorriko presidenteari.650€ko diru laguntza txekea jaso zuen Errenteriako Gurutze Gorriak.