Igandean inauterietako doinuak joko ditu Udal Txistularien Bandak

Udal Txistularien Bandak, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Inauterietako hainbat doinu joko ditu Herriko plazan urtarrilaren 31n, 12:00etatik aurrera. Doinu horiek 1892ko data dute eta 1910 eta José Antonio Jáuregui 1923 bitarte Udal Txistularien Bandaren zuzendari izan zenak bildu zituen. Ondoren, 12:15ean, Telleri ikastetxeak antolatutako Kalderero txikien kanpaldia lagunduko dute.